2015/05/21

Kaixo lagun agurgarriok!

Pirulin zuen eskolara heldu dela ikusi dugu eta oso ondo pasatzen ari dela zuekin. Pasa den asteko ostegunean Gorozikara joan ginen lo bat egitera eta Drako ere gurekin joan zen. Oso emozionatuta zegoen! Guk ere argazki batzuk atera genituen Gorozikan Drakorekin, oso ondo portatu zen eta gau osoan lo egin zuen.




Drako gure etxeak bisitatzen ari da, momentuz Beñat, Ziara eta Haran-en etxeetan egon da. Gure etxeetan ere ondo portatzen ari da eta oso ondo pasatzen du gurekin jolasean.




Drakok Gorozikako maleta prestatzen lagundu zidan. (Beñat)










Aitari argazkigintza asko gustatzen zaionez, Drakorekin argazki sesio polit bat egin genuen fondo beltz polit batekin. (Ziara)










Drakorekin lo egin nuen etxean eta berari helduta pasatu nuen gau osoa. (Haran)





Laster, besteen etxeetara joango denez, beste argazki batzuk zintzilikatuko ditugu.


Ondo pasa Pirulinekin eta laster arte, musu handiiiiiiiiiiiiiiiiiiAAAAAAAA!  









2015/05/19

Pirulin heldu da gure eskolara

Kaixo Amorotoko lagunak!! Ikusi dugu zelako pista jokoa prestatu zizuten Drakok bera aurkitzeko. Jolasteko gogoz heldu zen zuengana!!! Guri Pirulinek sorpresa haundia eman zigun. Bazkaltzera joan ginen eta arratsaldean gelara bueltatzerakoan, ah, ze sorpresa!!! 


Pirulin gelan zegoen gure zain. Egun horretan eguraldi ona egiten zuenez herriko parkera irten ginen jolastera. Argazki batzuk ere atera genituen.











Ondo pasa Drakorekin. Pirulin joan da gure etxeetara asteburua pasatzera, oso gustora egon gara denok.

Ia laster elkar ikusten dugun!!!!



2015/05/13


Kaixo lagunok:
Zelan zaudete? Gu oso ondo gaude Drakorekin.
Gaur gutun bat jaso dugu postontzian eta irakurri dugu. Gutunean Drakok Amoroton zegoela esan digu eta berarekin jolasteko proposatu digu, Amorototik jarri dituen pistak jarraituz ea bera aurkitzen genuen.
Pistak jarraituz jarraituz, gure gelatik lorategira, gero parkera, ondorengo pista frontoian eta azkena plazan aurkitu ondoren Drako Arta nagusia zuhaitzean aurkitu dugu lotan Siesta egiten zegoela eta bere ondoan tximeleta handia aurkitu dugu.
Gure zaratekin Drako esnatu egin da eta gu ikusterakoan oso pozik jarri da. Hemen doakizue gure ibilbidea...





Pirulin zuengana heldu da? Zer moduz portatzen ari da?
Drako gure etxeetara joango da txandaka gure familiak ezagutzeko.

Laster arte, ondo pasatu Berritsuko jaietan Pirulin-ekin.