2015/04/24

Drakorekin Cristina Enean

Kaixo aspaldiko lagunok!

Gaur gure Drako zuengana bidali behar dugula eta.... berarekin egindako azken irteera kontatu nahi dizuegu.
Pasadan ostiralean Donostiako Cristina Eneako parkea eta bertako ingurumen gela ezagutzera joan ginen. 

Helduaz batera Txingu iratxoarekin parketik zehar ibilalditxo bat egin genuen. Pedro Zedro arbola ere ezagutu genuen, egun hartan 100 urte betetzen zituen ez zorionak kantatu genion.

Gero ingurumen gelan hondakinei buruzko tailer bat egin genuen. 
Oso ondo pasatu genuen, baina gero euria hasi zen eta arinago etorri behar izan ginen eskolara.....


Bertan paumak ere bazeuden. Argazki bat bidaltzen dizuegu. Ea gustatzen zaizuen!!!!

Gaur bidaliko dugu Drako Amorotorantz, ia astelehenerako heltzen den. Badakigu zuek oso ondo zainduko duzuela eta berak ere zuekin oso ondo pasatuko duela.


Ondo pasauuuuuuu!!!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina